Eskultura diziplina artistiko garrantzitsua izan da gure herrialdean, eta horregatik izan gara ezagunak munduan. Garai berriekin bat etorrita, artista gazteen proposamenak aurkezten ditugu “Garai berriak” erakusketan, haien lana eta ekarpenak ikusaraziz, eta kideen artean gehiengoa emakumezkoa izanik.
Lurralde historiko guztietako hogeita hamar artista gaztek Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko dituzte erakusketa honekin; Bilbon hasiko dute beren ibilbidea, gaur egungo euskal eskulturaren bide berriak erakutsiz.