“Haurrek ez dute gogoratzen erakutsi nahi dieguna. Garen hori gogoratzen dute”. Jim Henson
Zortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen duen obra baten aurrean gaude. Zantzu guztien arabera, eta sinesteko zaila dirudien arren, bere buruaz beste egiten saiatu da.
Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta.
Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik.
Fitxa artistikoa