2024ko Galdakaoko Santakurtzak Jaien egitarauaren barruan.
“Bakean Dagoena Bakean Utzi” eta “Luze edo Motz” emankizun arrakastatsuen haritik, “eztandaP” ikuskizun honetan ere Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!
Fitxa artistikoa: