"Gazte Talent 10. edizioa"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko irailaren 19(e)tik 2024(e)ko azaroaren 19(e)ra
  • "Gazte Talent 10. edizioa"

Gazte Talent musika-talde eta -bakarlarien gazteentzako lehiaketak hamargarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Araban eta Trebiñun bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Edizio berriaren xehetasunak gaur goizean jakinarazi dituzte Ana López de Uralde Gazteria zinegotziak, Nagore García Arabako Foru Aldundiko Kultura Ekintzako Zerbitzuko buruak, Kepa Ortiz de Urbina Laboral Kutxako komunikazio-arduradunak eta Iker Arroniz Jimmy Jazz elkarteko arduradunak egindako prentsaurrekoan.

Lehiaketa musika-taldeen eta -bakarlarien modalitateetan eta 14-24 urte eta 25-35 urte bitarteko kategorietan egingo da. Salbuespen gisa, banda edo taldeen kategorian, taldeko kideen % 25ek 35 eta 40 urte bitarte izan ditzakete. Ekimena Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Jimmy Jazz elkarteak antolatu dute, Udaleko Kultura Zerbitzuaren, Foru Aldundiko Kultura Sailaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskarazen laguntzarekin. Hamargarren edizioa ‘Sortzen’ gazteen sorkuntza-programaren esparruan egingo da.

Kategoria bakoitzean hautatutako taldeak Jimmy Jazzeko finalean arituko dira abenduaren 3 eta 4an (finalista guztiek 200 euroko saria jasoko dute finalean parte hartzeagatik).

  • Gazte Talent & Laboral Kutxa saria (1000€ +*)
  • Acesit-a euskarazko talde edo bakarlaririk onenarentzat (500€ +*)
  • Accesit-a nagusiki emakumez osatutako talde edo emakumezko bakarlaririk onenarentzat (500€ +*)
  • Erresidentzia Jimmy Jazzen

* ordaindutako kontzertua eskaintzeko aukera

Zuzeneko kontzertuak

Parte hartu nahi dutenek beren lanaren grabazioren bat aurkeztu beharko dute. Hura aztertu ondoren, antolakuntzako kideek osatutako hautaketa-batzordeak abenduaren 3an eta 4an, arratsaldez, Jimmy Jazz aretoan egingo den zuzeneko kontzertuen fasera igaroko diren taldeak eta bakarlariak izendatuko ditu.

Zuzeneko emanaldiak jendearentzat irekita egongo dira eta epaimahaia egongo da. Horrez gain, entzuleek ere botoa emateko aukera izango dute.

Finalista izateko aukeratutako talde eta bakarlari guztiek 200 euroko saria jasoko dute zuzeneko emanaldietan parte hartzeagatik. Bestalde, irabazleek 1.000 euroko saria jasoko dute kategoria bakoitzeko, eta Gazte Plaza, Araba Euskaraz eta Andre Maria Zuriaren jaietan Falerina Lorategian jotzeko (ordaindutako kontzertuak izango dira) aukera izango dute. Bi accesit egongo dira, bat euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat, eta bestea emakumeen ordezkaritza handiena duenarentzat.  Era berean, epaimahaiak talde edo bakarlari bat aukeratuko du, eta Jimmy Jazz aretoan egonaldia egiteko aukera izango du hainbat egunez, kontzeptu teknikoak eta ekoizpen arlokoak sendotu ahal izateko.

Izen-emateak

Parte hartu nahi duten pertsona eta taldeek azaroaren 19ra arte eman dezakete izena helbide elektroniko honetan: gaztetalent@gmail.com. Gaian ‘Gazte Talent 2024’ eta taldearen edo bakarlariaren izena adierazi beharko dira. Bestela, aurrez aurre eman ahal izango da izena Jimmy Jazz aretoko bulegoetan (Aldabe kalea 34, 1 eskuina) 10:00etatik 14:00etara, edo Gazteentzako Informazio Bulegoan (Espainia plaza, 1).


Laburrean

Non