"LAS ASAMBLEÍSTAS (Las que tropiezan)"

Bilbao 2024(e)ko irailaren 20(e)tik 2024(e)ko irailaren 22(e)ra
  • "LAS ASAMBLEÍSTAS (Las que tropiezan)"

Gure protagonistek urteak —mendeak— daramatzate, behin eta berriz harri berekin, akats berekin, estropezu egiten. Gizonek sortutako legeek eragindako akatsak dira batik bat. Nemesis jainkosak, bidegabekeria hori ikusteaz aspertuta, emakumeak sorgintzea erabakitzen du, bat egin eta kontzientzia har dezaten. Praxagora buru dutela, gizonen arropa lapurtu eta batzarrean sartu beharko dira, lehendik ezarrita dauden legeen ordez beste bidezkoago eta berdintasunezkoago batzuk ezartzeko.

Baina gau bat bakarrik izango dute baso handia zeharkatzeko eta eguna argitzean batzarra egingo den muinoraino iristeko. Bideko iluntasuna arriskuz beteta dago, bai eta beren bizitzak islatuko dituzten ispiluz ere. Beren buruari eta beldurrei aurre eginez, azkenean dena betiko aldaraziko duten legeak zein diren erabaki beharko dute. Batzarkide horiek gizartean dugun eginkizunari buruzko hausnarketa barregarria egitera eramango gaituzte, bataren edo bestearen alde jartzera behartzen gaituena… nahi ala ez.

Aristofanesen Las asambleístas antzezlanean oinarritutako testua.
Dramaturgia eta zuzendaritza: José Troncoso.
Antzezleak: Sílvia Abril, Gabriela Flores, Olga Hueso, Pepa Rus, Maribel Salas eta Pepa Zaragoza.
Zuzendariaren laguntzailea: Jesús Lavi.
Eszenografiaren diseinua: Alessio Meloni.
Jantzien diseinua: Pier Paolo Alvaro.
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez Cornejo.
Musika: Mariano Marín.
Koreografia: Nuria Legarda.
Makillajearen eta ile-apainketaren diseinua: Chema Noci.
Produkzioa: Rosa Domingo.
Banaketa: Pentación Espectáculos.

Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta El Terrat-en koprodukzioa.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko irailaren 20(e)tik 2024(e)ko irailaren 22(e)ra
  • Ordutegia19:30 (ostirala) + 19:00 (larunbata eta igandea)
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa13-26€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non