"Mnemósine", Carmen Palomero

Eibar 2024(e)ko irailaren 20(e)tik 2024(e)ko urriaren 20(e)ra
  • "Mnemósine", Carmen Palomero

MNEMÓSINE izenburupean, Carmen Palomero Contreras artistak (La Gallega, Burgos, 1957) 1994 eta 2024 urteen artean egindako obren aukeraketa bat aurkeztuko du Portalean.

Carmenek Teknika Grafikoetan (1994) eta Pinturan (1998) lizentziatu zen EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta argazkigintza eta zeramika ere ikasi zituen. 1999an doktoretza-ikastaroak egin zituen, eta 4 urteko iraupeneko ikerketa-proiektu bat garatu zuen, “La poética del Index - Memoria de un recorrido - Tiempos anacrónicos que conforman una identidad” izenekoa, Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuena.

“Nire esperientziatik abiatuta lan egitea proposatu nuen, baina niregandik gertu sentitzen nituen artistak analizatuz; lehenik Rauschenberg aztertu nuen, gero Beuys, eta haiek Duchamp-engana eraman ninduten. Natura ezagutza-leku gisa erabiltzen dut. Aurkezten dudan lana esperientzia hauen emaitza da: argazkia, grabatua, pintura, zeramika, brodatua, bideoa, aurkitutako objektuak, instalazioa, elkarrekin erlazionatzen dira, diskurtso poetiko bat sortuz”.

Mnemósine tituluak keinu bat egiten die Aby Warburg-i eta garai desberdinetako haren “Irudien bidezko pentsamendua”-ri, zeintzuk zurrunbilo batean bezala nahasita diskurtso berriak sortzen dituzten.

(Mnemósine: memoriaren pertsonifikazioa, musa eta musen ama).

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko irailaren 20(e)tik 2024(e)ko urriaren 20(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 09:00-21:30. Larunbatetan: 10:00-13:30 eta 16:00-21:00. Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-21:00
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Portalea

Non