Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak Euskadiko Orkestrak Zinemaldiaren 72. edizioan eskainiko duen zinema-musika kontzertua aurkeztuko dute.
Jaialdiko lehen larunbatean, arratsaldean, Belodromoa melomanoei, zinezaleei eta, oro har, ikusleei zabalduko zaie, soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta dagozkien filmetako eszenen muntaketa bateratzen dituen ikuskizunean. Ordu eta laurdeneko gozamena izango da.
Sarrera doakoa da eta dagokion gonbidapena jaso beharko da irailaren 14tik 20ra Kursaaleko Donostia Zinemaldiaren informazio gunean, 9: 00etatik 20:00etara, baita Donostia Turismoaren bulegoan ere, astelehenetik larunbatera 9: 00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara.
Zuzendaria: Juanjo Ocón
Ainara Ortega, Cibrán Seixo, Andra Mari Abesbatza
Egitaraua
Alfonso de Vilallonga
La librería
Joseba Beristain
Kantauri
Antón García Abril
El hombre y la tierra
Xavier Font
Soy Nevenka
Alicia Morote
Emilia
Paula Olaz
Suite (Alguien que cuide de mí / Verano en rojo / Calladita / Bajo terapia)
Manel Gil-Inglada
D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak