"Giza Eskubideen eta Emakumeen Berdintasunaren Labirintoa Afrikan (VII. edizioa) Online Ikastaroa-n parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ikastaro honen helburua hausnarketa kritikoa sustatzea eta afrikako emakumeen giza eskubideen zein genero berdintasunaren egoera ikasleei hurbiltzea da. Horretarako Afrikako ekonomia, historia, ingurumena eta sexu- eta ugalketa-eskubideak bezalako gaiak jorratuko dira."
Ikastaroak guztira 6 modulu ditu. Guztiek beren eduki didaktikoak, aurkezpen-bideoak eta ebaluazio-testak izango dituzte. Modulu bakoitzeko eztabaida-foro bat prestatuko da eta bertan, ikasleen arteko iritziak elkarbanatuz hausnarketa kritikoa sustatuko da. Era berean, modulu bakoitzean jorratutako gaian sakontzeko online hitzaldi bat emango da. Online hitzaldi hau grabatu eta gero, plataforman eskuragarri geratuko da.
Gizarte-gaiekiko, Afrikako emakumeen egoerarekiko eta genero-berdintasunarekiko interesa duten pertsonak, egoera horiek klima-aldaketarekin alderatuz.
Izena emateko datak: 2024ko urriaren 20ra arte
Ikastaroaren datak: 2024ko urriaren 21etik abenduaren 9ra
Prezioa: 30 € (helburu sozialekin); Nazioarteko Elkartasuneko boluntarioak doan.
Informazio gehiago: bizkaiasi@sol-inter.org / 944792258 (Paul)
Antolatzailea: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional
Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia