Antonio de la Rosa: "Proyecto 5 océanos a remo"

Bilbao 2024(e)ko Irailak 25
  • Antonio de la Rosa: "Proyecto 5 océanos a remo"

Antonio de la Rosa, esploratzaile eta abenturazaleak, lehorretik edo itsasotik egindako nabigazio eta espedizio muturrekoenetakoak burutu ditu mundu osoan zehar: Atlantikoa arraunean gurutzatzea lortu du, eta Ozeano Barea paddle surfeko taula batean, Californiatik Hawaiera.

Paddle surfeko taula puzgarri batean Zirkulu Polar Artikoa zeharkatu du, eta, besteak beste, Alaskako Iditarod-eko Iparraldeko ibilbidea -1.700 kilometro- bakarka eta laguntzarik gabe osatu duen lehen pertsona bihurtu da.

De la Rosak, gainera, 2023an Txileko Patagoniako hegoaldeko Hornos lurmuturretik Hego Georgiako uharteraino arraun eta bela zeharkaldia amaitzea lortu zuen, 2.380 kilometroko distantzia egin ondoren.

Irailaren 25ean, 18:00etan, Itsasmuseum-en, Sociedad Geográfica Española-ren eskutik,  balentria horietaz eta bere erronka berriaz hitz egingo digu: Indiako Ozeanoa Australiatik Hegoafrikaraino nabigatzea eta, horrela, bost ozeanoak bakarka nabigatu izanaren balentria osatzea.

itsasmuseum.eus

Laburrean

Non