Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok irailaren 25ean ekingo dio 2024-2025 denboraldiari, AZzabalik Sorkuntza Artistikoaren inguruko Topaketarekin, Zentroko artistekin ekoizpen garaikidea ezagutu, partekatu eta esperimentatzeko.
Komunitate-publiko guztientzako proposamenak dituen programan, bereziki nabarmentzen da gaur egun Lantegia. Ideien Laborategian eta Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa egonaldian dauden sortzaileen “open studios”-a.
Prozesu horietan sortu diren materialen erakusketaz gain, Topaketan ekintza performatiboak eta beren lanen inguruko aurkezpenak egingo dira Zentroko hainbat espaziotan.
AZzabalik goizean hasiko da, 2024-2025 denboraldia aurkeztuz eta Pentsatu, egin, bizi. Egonaldi artistikoen inguruko topaketa profesionala jardunaldiarekin. Gogoeta komun gisa, egonaldi batzuen arduradunek —instituzionalek eta independenteek— eta artistek iritzia emango dute sorkuntza bultzatzeko eta laguntzeko programen garrantziaz.
Arratsaldean, Azkuna Zentroko Egonaldien Programaren bidez lanean ari diren artistek Lantegian dituzten estudioak irekiko dituzte, beren prozesuak publikoen komunitate guztiei erakusteko. Proposamen horiek bestelako begirada bat eskaintzen diete egungo narratibei, arte bisualen, dantzaren, performancearen, ikus-entzunezkoaren, soinuaren eta hitzaren arteko elkargunean kokaturik.
Itzulera honetan, irakurketa performatiboak, bisita gidatuak, topaketak eta dantza-ikuskizunak izango ditugu, urtean barrena Alhóndigan egiten denaren erakusgarri.
EGITARAU PROFESIONALA
10:30-13:00
EGITARAU PUBLIKOA
OPEN STUDIOS
18:00-20:00
Erakusketak
JARDUERAK
18:00
18:30
19:00
19:00
20:00
20:40-21:00
21:00
GALA KNO?R. “Closer” | Kulturen Atarian
Performancea