"Erresistentzia doinuak: gakoak eta proposamenak zalantzazko etorkizun baten aurrean"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Irailak 25
  • "Erresistentzia doinuak: gakoak eta proposamenak zalantzazko etorkizun baten aurrean"

Krisi energetikoa, gerrak, baliabideak agortzea, ziurgabetasuna… Albisteek eskaintzen diguten egoera etsigarriaren aurrean, hitzaldi honetan gure egunerokotasunean alternatibak eta etorkizun posibleak eraikitzen laguntzen diguten gako eta proposamen zehatzak aztertuko ditugu, Carlos Taiborekin batera. Gainera, Celeste Agüerok hitzaldi honi soinu-banda jarriko dio Abya Yala eta Argentinako kantu eta poesiaren bitartez.

Hitzaldi musikatu honekin hasiko da Balio Faktoriaren 2024/2025 ikasturtea. SETEM Hego Haizearen formakuntza eraldatzailerako programa maiatzera bitartean garatuko da, eta kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzailearen inguruko ikastaroak, tailerrak, topaketak eta elkartasun auzolandegiak eskainiko ditu.

  • Noiz? Irailak 25, asteazkena, 18:30ean
  • Non? Eva Forest Liburutopia (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Doan
  • Plaza-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte

Parte-hartzaileak:

Carlos Taibo, 30 urtez Zientzia Politikoko irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta hainbat liburu idatzi ditu deshazkundeari, kolapsoari eta ekofaxismoari buruz.

Celeste Agüero, Argentinako kantari migratzailea, irakaslea, esataria eta poema xuxurlaria. Kantuaren eta poesiaren bidez gure herrietako borrokak eta sentipenak aldarrikatzen ditu. Abya Yala eta Euskal Herriko hainbat egileren errepertorioa interpretatzen du «cuatro llanero» izeneko bere musika tresnarekin.


Laburrean

Non