Egunak:
Irailaren 25ean; urriaren 2, 9, 16 eta 23an; azaroaren 6, 13, 20 eta 28an; abenduaren 11 eta 18an.
Ordutegia: 18:00
Literatura-idazketaren hastapenak ikastaroaren bidez, literatura-idazketaren lehen urratsak landuko dira. Irailetik abendurako asteazkenetan Izaskun Arrue Kulturgunean garatuko den tailer itxi honetan 12 parte-hartzaileren talde intimo eta itxia osatuko da. Adinak ez du mugarik! Adinez nagusiak diren guztiei zuzenduta dago, euskaraz idazteko oinarrizko arauak ezagutzen badituzue eta literatura idatzia lantzeko gogoa baduzue. Gehienbat testu laburrak sortzeko teknika ugari proposatuko dira, konplexutasunean mailaz maila aurrera egiteko. Banaka eta taldeka lan egingo da, irakaslearen aholkularitzaz lagunduta. Idazteaz gain, ereduzko testu laburrak irakurriko dira euskarri gisa, eta idazteko lanean lagungarri diren baliabide digitalak ere aurkeztuko dira.
Manu López Gaseni
Manu López Gaseni irakasle, itzultzaile eta idazle aritu da. Irakasle gisa, EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko kide izan da 30 urtez. Itzultzaile moduan, besteak beste, Lewis Carrollen lan nagusien itzulpenak nabarmendu behar dira. Idazle zereginean, azkenik, gazte-literatura landu du batez ere.
*Matrikulak bi aste lehenago irekiko dira.