Loraldia 2024: "Euskara bihar (II) - Hiru eguneko gogoeta", Xan Aire eta Jon Sarasua

Bilbao 2024(e)ko Irailak 25
  • Loraldia 2024: "Euskara bihar (II) - Hiru eguneko gogoeta", Xan Aire eta Jon Sarasua

Joan den martxoan, ekitaldi berezi bat zuten antolatua: Jon Sarasua idazle eta hizkuntzalari ezagunarekin batera, euskararen etorkizuna aztertzeko hiru hausnarketa jardunaldi.

Zoritxarrez, atzeratu egin behar izan zuten, baina orain inoiz baino gogo handiagoz berreskuratu dute ekimena.

Datorren irailaren 24, 25 eta 26an aukera izango dugu:

  • Euskararen etorkizunean sakontzeko, adituen eta pertsona esanguratsuen eskutik.
  • Ideiak eta gogoetak partekatzeko espazio ireki eta aberasgarri batean.
  • Gure hizkuntzarentzat etorkizun oparoa eraikitzen laguntzeko.

Ez galdu euskararen etorkizunari buruzko elkarrizketa eraikitzaile batean parte hartzeko aukera paregabea.

IRAILAREN 25ean, asteazkenarekin
EUSKARA BIHAR (II). Xan Aire (Iparraldeko Plazara) eta Jon Sarasua
Hiru eguneko gogoeta

Hiru eguneko gogoeta honetan bigarren saioa dugu. Jon Sarasuak Xan Aire gonbidatuko du.

Euskararen etorkizunaz pentsatzerakoan beharrezkoa dugu lurraldeen begiratua. Iparraldeak desafio bereziak ditu arlo honetan. Iparraldeko baldintza politiko, instituzional eta sozialen baitan, nola pentsatu euskararen indartzea? Zein dira desafioak eta gakoak?

Tokiko komunitateak eta tokiko kulturgintza amateur komunitarioak zer garrantzi dute prozesu honetan? Besteak beste, Iparraldeko herrietan, azken urteotan, kulturgintza komunitarioa berpizten ari da, eta hor badira gako batzuk, oro har Euskal Herri mailan gogoetatu behar ditugunak. Galdera horien guztien inguruan mintzatuko gara egingo dugun solasaldian.

loraldia.eus

Laburrean

Non