Praktika artistiko garaikideen hastapenak 2024 (Artium)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko irailaren 25(e)tik 2024(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • Praktika artistiko garaikideen hastapenak 2024 (Artium)

Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaroa, Gasteizko UNED Ikastegiak eta Artium Museoak antolatuta

Doakoa. Presentziala eta on line jarraitzeko aukera dago. 
Irakastorduak: 22'50. Saioak: 9 saio, 2,5 ordukoak.
Datak: irailaren 25etik azaroaren 13ra, 10:00etatik 12:30era (irailean: 25 / urrian: 2, 7, 16, 23, 30 / azaroan: 6, 13, 20) 

Izen-emateak

Ikastaroaren xedea da arte garaikidea ulertzeko eta museoetako ondare-kudeaketaren funtsak ezagutzeko oinarri teoriko eta praktiko bat ematea ikasleei.

Bere helburuen eta ildo didaktikoen bidez, ikastaroak honako hauek sustatu nahi ditu: arte garaikidearen gaineko ulermen kritikoa, analisirako eta hausnarketarako trebetasunen garapena, eta ingurune artistiko eta kultural bateko kudeaketa museografikoko praktiken ezagutza.

Programan zehar, gaur egungo arte-produkzioan eragina duten diziplinarteko hainbat eremu aztertuko dira, hala nola antropologia, filosofia, eta arte garaikidearen testuinguru historikoa, euskal artea ardatz hartuta betiere.

Halaber, ikastaroak tresnak eskainiko dizkie ikasleei bilduma museografikoaren analisia ezagutzeko, arte garaikidearen arloan kontserbazioaren eta zaharberritzearen printzipio teoriko eta praktikoak ulertzeko, eta dokumentazioak eta artxiboek praktika artistiko garaikideen azterketan eta ikerketan duten garrantzia aztertzeko. Era berean, ikasleen parte-hartzea sustatuko da Artium Museoaren Bildumaren eta Bilduma Hau Colección. Oinarrizko Mugimenduak (1950 - 2000) erakusketaren arteko elkarreraginaren bidez.

Honetaz gain, Néstor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunarekin bat eginez, ikastaroan artistari buruzko bi saio monografiko izango dira.

Ikastaro honek, beraz, arte garaikidea ikuspegi teoriko eta praktiko batetik aztertzeko eta ulertzeko aukera ematen du, bai eta, aldi berean, kudeaketa museografikorako trebetasunak lortzekoa ere.

EGITARAUA

Irailaren 25ean
09.30 - 09.45 Erregistroa
09.45 – 10.00 Inaugurazio-ekitaldia: Rubén González Bengoa, Vitoria-Gasteizko UNEDeko zuzendaria eta Beatriz Herráez Dieguez, Artium Museoko zuzendaria

10.00-12.30 "Arte garaikidea testuinguru historikoan kokatzea" | Virginia López de Maturana Dieguez. Vitoria-Gasteizko UNEDeko irakasle-tutorea. Historia Garaikideko doktorea UPV/EHUn. UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko irakasle agregatua

Urriak 2
"Artearen filosofia" Isabel Mellén Rodríguez. Vitoria-Gasteizko UNEDeko irakasle-tutorea. Filosofiako lizentziaduna eta doktorea. Artearen Historiako graduduna

Urriak 7 (adi, urriaren 7a astelehena da, saio hau ez da asteazkenean)
"Ikusizko artea eta antropologia" | Asier Azkarraga Agirre. Vitoria-Gasteizko UNEDeko irakasle-tutorea. Gizarte eta Kultur Antropologiako graduduna eta doktoregaia.

Urriak 16
"Ikusizko artea eta antropologia" | Gorka López de Munáin Iturrospe. Vitoria-Gasteizko UNEDeko irakasle-tutorea. Artearen Historiako lizentziaduna EHUn. Artearen Historiako Ikasketa Aurreratuen Masterra eta Artearen Historiako doktorea Bartzelonako Unibertsitatean

Urriak 23
"Dokumentazioa eta artxiboak arte garaikidearen azterketan eta ikerketan" | Elena Roseras Carcedo. Biblioteka eta Dokumentazioko arduraduna, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa

Urriak 30 
"Material galkorrak eta berriztagarriak arte garaikidean". Fernando Baceta Gobantes

Azaroak 6 
"Euskal Herriko arte garaikidera hurbiltzea. Bilduma baten osaera" | Enrique Martínez Goikoetxea, Bildumaren kontserbatzailea. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa

Azaroak 13
"Néstor Basterretxearen irudira hurbiltzea" | Gorka Basterretxea eta Elena Roseras.

Azaroak 20
"Basterretxea eta zinema" |Ion Lopez Barrena. Euskadiko Filmategiko zuzendari-kontserbatzailea

 

 

artium.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko irailaren 25(e)tik 2024(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium Museoa

Non