"Gertutik urrun. Artelana bere testuinguruan"

Bilbao 2024(e)ko Irailak 26
  • "Gertutik urrun. Artelana bere testuinguruan"

Bilboko Artelan Berreginen Museoak jarduera berezi batekin ekingo dio ikasturte berriari: Artelana bere testuinguruan.

Hainbat urtetan zehar eskainitako hitzaldi horien bidez, Itziar Martija teknikariak publikoari ezagutzera ematen dizkio Museoko bildumaren parte diren piezak zein erakundeak aldi baterako prestatzen dituen erakusketak.

Oraingoan, hitzaldi zinez berezia izango da, izan ere, ekimenak hasiera emango dio Berreginen Museoak eta Euskal Museoak Europako Ondarearen 2024ko Jardunaldiak ospatzeko urrian antolatu duten jarduerari. Hain zuzen ere, 2024ko urriaren 1etik azaroaren 3ra arte ikusgai egongo den aldi baterako erakusketari buruz ari gara, honako izenburu hau izango duena: “Gertutik urrun. Caminos sobre la Ría”.

Aurtengo Jardunaldien leloari jarraiki (“Ibilbide kulturalak, sareak eta topaguneak”), erakusketa horrek Bilboko itsasadarra eta bere zubiak izango ditu ardatz. Hain urrutira eraman gintuen itsasadar horrek, hainbeste mundu ireki zizkigunak, banandu egin gintuen mendeetan zehar.

Harresi likido batek bezala, hiria bere baitan itxita eduki zuen, Abandoko ibarretatik urrun.

300 urte baino gehiagoz itsasadarraren gaineko bide bakar batek lotu zituen bi ertzak, hots, San Anton zubiaren gainetik igarotzen zen bideak, Bilboko ekonomia elikatuz.

Erakusketa xume honek Bilbo eta Abando lotu zituzten eta oraindik lotzen dituzten bideez hitz egiten digu, gaur egun aniztuta eta berrituta dauden bide horiez, alegia.

“Gertutik urrun. Caminos sobre la Ría” erakusketak zubirik zubi eramango gaitu, San Antonetik Udaletxeraino, eta argazkien eta objektuen bidez ezagutaraziko digu Bilbo eta Abando lotu zituzten bideen historia.


Laburrean

Non