"Mirarien kabinetea

Pamplona/Iruña 2024(e)ko irailaren 26(e)tik 2024(e)ko urriaren 19(e)ra
  • "Mirarien kabinetea

Iruñeko Planetarioak ‘El gabinete de las maravillas. Códices ilustres (s. VIII – XVI)’ erakusketa jasoko du, irailaren 26tik urriaren 19ra. Doako sarrera audiogiarekin.

Inaugurazio egunean, irailaren 26an, 19:00etan, Javier Armentia astrofisikari eta Iruñeko Planetarioko zuzendariak “Izarren jakintzaz: Albumasarreko Ituna” hitzaldia eskainiko du. Hitzaldian sarrera mugatua izango da, ezinbestekoa da plaza erreserbatzea moleiro.com/pamplona2024 helbidean, info@moleiro.com helbidera idatziz edo 915 903 723 telefonora deituz. Informazio gehiago: www.moleiro.com/es/eventos/pamplona-2024-presencial

ERAKUSKETA

Erakusketak argiztatutako eskuizkribuari omenaldia egiten dio: luxuzko objektu bat eta, aldi berean, giza jeinuaren eta sormenaren testigantzarik onena. Argiztatutako kodizea altxor bat da zinez, bere orrien artean hamaika jakintza ez ezik, Erdi Aroko eta Errenazimentuko artearen sorkuntzarik bikainenak ere biltzen baititu. Hala, horrelako altxor ugari dituen liburutegia mirarien benetako kabinetea dela esan dezakegu.

Erakusketa honetan, kodize hauek duten ondare zientifiko, kultural eta artistikoa bost ataletan aurkezten da: denboraren pertzepzioa, debozioa, artea, aisia eta ongizatea, espiritu esploratzailea eta, azkenik, ezagutzaren grina. Askotariko gai hauek gizakiaren anbizio, kezka eta konplexutasunaren isla dira. Hemen aurkezten ditugun kodexak gure pentsamendu kolektiboaren agerpen nabarmena dira, mundua nola hautematen eta ulertzen dugun.

KONFERENTZIA
Albumasarreko Ituna (XIV. mendearen erdialdea) Erdi Aroko kodize ilustratu liluragarrienetako bat da, ezbairik gabe. Lehenengoz, Antzinaroko zibilizazio handien astrologia laburbiltzen du: egiptoarra, grekoa, persiarra eta indiarra. Albumasar (787-886) matematikari, filosofo eta historiako astrologo arabiar handienaren lanaren zatiek osatzen dute testua.

Bere ziklo ikonografiko ederrean, planeten eta zodiakoaren zeinuen irudikapen bereziak ez ezik, ekialdeko kulturek izarren kokapena finkatzeko asmatutako konstelazioen irudi nahasgarriak ere ageri dira.

 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko irailaren 26(e)tik 2024(e)ko urriaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAstearte eta asteazkenetan 10:00-14:00 // Ostegun, ostiral eta larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:30-20:00 // Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita
  • Lekua Iruñeko Planetario
    Sancho Ramírez, z/g
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Iruñeko Planetario

Non