Azkuna Zentroak Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan. Sail Ofizialean, Perlak sailean eta New Directors sailean proiektatutako bederatzi filmeko sorta bat da, hain zuzen, zinema-ekoizpenaren gaur egungo ikuspegiaren erakusgarria.
Zenbait zinemagile garaikideren azken lanak sartu dira programan, hala nola François Ozonen“Quand vient l'automne”, Costa Gavrasen “Le dernier soufflé” eta Sean Bakerren “Anora”, Cannesko Urrezko Palmondoaren irabazlea.
Aintzat hartu dira, halaber, nazioartean ospea lortu duten emakume zinemagileak eta haien lanak, esate baterako Coralie Fargeat eta haren bigarren filma, “The substance”,, Cannesko Jaialdiaren aurreko edizioan gidoirik onenaren saria irabazi zuena; Fernanda Valadez eta Astrid Rondero mexikarrak eta“Sujo” filma, Sundanceko Epaimahaiaren World Cinema saria eskuratu zuena; eta Alauda Ruiz de Azúa eta haren fikzioko lehen saila, “Querer”. Azpimarratzekoak dira, halaber, Belkis Bayrak turkiar zuzendaria eta “Gülizar”, haren lehen film luzea.
Tokiko zinemari dagokionez, bi film hauek proiektatuko dira: “Azken Erromantikoak”, David Pérez Sañudo zuzendariaren bigarren filma, Txani Rodríguezen izen bereko eleberriaren egokitzapena, eta “Marco”, Aitor Arregi eta Jon Garaño (Handia,¿La trinchera infinita) zinemagileen azken lana, Veneziako Jaialdian aurkeztua.
“Dragonkeeper” eta “Robotia” animazio-filmak biltzen ditu ziklo honetako haurrentzako programak; programa horri loturik, topaketak egingo dira ikastetxeekin eta goizeko emanaldiak antolatuko dira asteburuetan.
Irailak 30, astelehena - 19:00
Marco
Zuzendariak: Jon Garaño eta Aitor Arregi
Antzezleak: Eduard Fernández, Nathalie Poza y Daniela Brown
Gidoia: Jon Garaño, Aitor Arregi, Jorge Gil, Jose Mari Goenaga
Argazkia: Javier Aguirre
Iraupena: 101 minutu
Sinopsia: Enric Marco inoiz existitu gabeko deportatua izan zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela. Garaño eta Arregiren (Handia, La trinchera infinita) azken filma Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zen, Orizzonti sailean.
______________________
Urriak 1, asteartea - 19:00
Sujo
Zuzendariak: Fernanda Valadez, Astrid Rondero
Antzezleak: Juan Jesús Varela, Yadira Pérez, Sandra Lorenzano, Jairo Hernández, Alexis Varela, Kevin Aguilar
Gidoia: Fernanda Valadez, Astrid Rondero
Argazkia: Ximena Amann
Iraupena: 125 minutu
Sinopsia: Mexikoko herri txiki batean, karteleko pistolari bat erail dute. Sujo, haren lau urteko seme maitea, umezurtz eta arriskuan geratuko da. Sujok ozta-ozta ihes egin dio heriotzari, izebak lagunduta, zeinak mendi-eremu isolatu batean haziko baitu, zailtasun, pobrezia eta bere nortasunari lotutako etengabeko arriskuarrekin. Fernanda Valadez (Sin señas particulares, Horizontes 2020 Saria) eta Astrid Ronderoren film honek Sundanceko Epaimahaiaren World Cinema Sari Nagusia irabazi zuen.
______________________
Urriak 2, asteazkena - 19:00
Anora
Zuzendaria: Sean Baker
Antzezleak: Mikey Madison, Mark Eydelshteyn, Yuriy Borisov, Karren Karagulian, Vache Tovmasyan
Gidoia: Sean Baker
Argazkia: Drew Daniels
Iraupena: 138 minutu
Sinopsia: Anora Brooklyngo sexu-langile gazteak aukera izango du Errauskinen ipuina egia bihurtzeko oligarka baten semea ezagutu eta harekin bulkada batean ezkontzen denean. Baina albistea Errusiara iritsi eta emakumearen maitagarri-ipuina desagertzeko arriskuan egongo da, gurasoak New Yorkera joango baitira ezkontza baliogabetzera. Sean Baker zuzendariaren (The Florida Project) film berriak Urrezko Palmondoa irabazi zuen Cannesen.
______________________
Urriak 3, osteguna - 19:00
The substance
Zuzendaria: Coralie Fargeat
Antzezleak: Demi Moore, Margaret Qualley, Dennis Quaid, Gore Abrams, Tom Morton.
Gidoia: Coralie Fargeat
Argazkia: Benjamin Kracun
Iraupena: 140 minutu
Sinopsia: “Zu, baina hobea zentzu guztietan”. Hori da Substantziaren promesa. Zelula-zatiketan funtsatutako produktu iraultzaile horrek alter ego gazteagoa, ederragoa, perfektuagoa sortzen du. Revenge filmaren (2017) zuzendariaren bigarren filma; gidoi onenaren saria irabazi zuen Cannesko Jaialdiaren aurreko
edizioan.
______________________
Urriak 4, ostirala - 18:00
Querer
Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azúa
Antzezleak: Nagore Aranburu, Pedro Casablanc, Miguel Bernardeau, Iván Pellicer, Loreto Mauleón
Gidoia: Alauda Ruiz de Azúa, Eduard Solà, Júlia de Paz
Argazkia: Sergi Gallardo
Iraupena: 212 minutu (4 kapitulu)
Sinopsia: 30 urte ezkonduta eman eta bi seme elkarrekin izan ondoren, Mirenek senarra utzi eta salatu egingo du etengabe bortxatzeagatik. Salaketa larri horren ondorioz, semeek aukeratu egin behar dute: ama sinetsi ala, aitzitik, errugabea dela dioen aitaren alde egin. Familia-bidaia bat, bidaia judizialaren paraleloa, helburu berarekin: egia ezagutzea. Cinco lobitos filmaren (2022) zuzendariaren fikziozko lehen telesaila.
______________________
Urriak 5, larunbata - 12:00
Dragonkeeper
Zuzendaria: Salvador Simó, Li Jianping
Gidoia: Pablo Castrillo, Ignacio Ferreras, Carole Wilkinson, Rossana Cecchini, Wang Jianping
Iraupena: 98 minutos
Sinopsia: Garai ilunak bizi ditu Txina Inperialak. Herensugeak, garai batean gizakiaren lagun eta aliatu jakintsuak izanak, ziegetan giltzapetu dituzte, hainbat urtez haiei jazarri ondoren. Mendialdeko gotorleku ezkutu batean, neska esklabo batek ihes egiten laguntzen dio azken herensugeari, eta altxorrik preziatuena, azken herensugearrautza, berreskuratzeko misio zirraragarriari ekiten dio harekin bat eginik; izan ere, azti gaizto batek lapurtu du arrautza, hilezkortasuna iristeko duen ahalmena baliatzeko asmoz. Salvador Simónek 80ko eta 90eko abenturetako kontakizunen funtsa berreskuratzen du animazio-film honetan.
______________________
Urriak 5, larunbata - 18:00
Gülizar
Zuzendaria: Costa Gavras
Antzezleak: Denis Podalydès, Kad Merad, Marilyne Canto, Angela Molina, Charlotte Rampling, Hiam Abbass, Karin Viard, Agathe Bonitzer
Gidoia: Costa Gavras a partir de la novela Le dernier soufflé, de Regis Debray y Claude Grange
Argazkia: Nathalie Durand, Olivier Rostan
Iraupena: 100 minutu
Sinopsia: Emrek ez du salatu Gülizar emaztegaiak jasandako sexu-erasoa, baina errudunaren bila joatea erabakiko du geroago. Gülizarrek ezkontza prestatu behar du eta klaustrofobiko eta mutu bihurtuko zaio ataza pixkanaka, beldur baita ez ote den jakingo nork eraso zuen. Belk?s Bayrak turkiar zuzendariaren lehen film luzea da.
______________________
Urriak 5, larunbata - 20:00
Le dernier soufflé
Zuzendaria: Belk?s Bayrak
Antzezleak: Ecem Uzun, Bekir Behrem, Hakan Yufkacigil, Ernest Malazogu
Gidoia: Belk?s Bayrak
Argazkia: Kürsat Üresin
Iraupena: 100 minutu
Sinopsia: Halako elkarrizketa filosofiko batean, Augustin Masset doktorea eta Fabrice Toussaint idazle itzaltsua bizitzaz eta heriotzaz ari dira... Topaketa-zurrunbilo honetan, medikua gidaria da, eta idazlea, berriz, haren bidaiaria, bere beldur eta larritasunei aurre egin beste erremediorik izango ez duena. Dantza poetiko batean, paziente bakoitza emozioen, barreen eta malkoen sintesi hutsa da. Bidaia bat gure bizitzaren bihotz taupakarira. El capital (2012) filmarekin saiatu ondoren, berriro lehiatuko da Costa-Gavras (Z, Desaparecido) Zinemaldian
______________________
Urriak 6, igandea - 12:00
Robotia
Zuzendarak: Diego Cagide, Diego Lucero
Gidoia: Mariano Rojo, Beatriz Iso
Iraupena: 84 minutu
Sinopsia: Androideen mundu batean, giro zorrotz itogarrian bizi dira Alex robot akastuna eta Bibi robot futbolzalea; halako batean, elkartu eta beren indarrak batuko dituzte, futbol-partida batean arrek nahiz emeek parte har dezaten borrokatzeko. Espainia-Argentina arteko produkzio bat, izen bereko telesaila film bihurtu duena.
______________________
Urriak 6, igandea - 18:00
Azken Erromantikoak
Zuzendaria: David Pérez Sañudo
Antzezleak: Miren Gaztañaga, Maica Barroso
Gidoia: David Pérez Sañudo, Marina Parés, Txani Rodriguezen izen bereko eleberrian oinarrituta
Argazkia: Víctor Benavides
Iraupena: 102 minutu
Sinopsia: Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Ane filmaren (euskal zinemaren Irizar Saria, 2020an) zuzendariaren bigarren lana, Txani Rodríguezen izen bereko eleberriaren egokitzapena.
______________________
Urriak 6, igandea - 20:00
Quand vient l’automne
Zuzendaria: François Ozon
Antzezleak: Hélène Vincent, Josiane Balasko, Ludivine Sagnier, Pierre Lottin
Gidoia: François Ozon, Philippe Piazzo
Argazkia: Jérome Alméras
Iraupena: 102 minutu
Sinopsia: Michelle sasoi betean dagoen emakumea da, erretiro lasaia bizi duena Borgoinako herrixka batean; Marie-Claude –bere lagunik onena– ere hor bizi da. Santu Guztien Egunean, Valérie –bere alaba– etorriko zaio ikustera, Lucas biloba eskola-oporretako aste osoan uzteko asmoz. Baina ezer ez da espero bezala gertatuko. François Ozon zuzendariak (En la casa, Urrezko Maskorra, 2012) seigarren aldiz parte hartuko du Donostiako Zinemaldiko lehian.