Civivox sareak 2024ko Urritik 2025eko urtarrilera doan lauhilekorako 328 ikastaro eta 46 lantegi programatu ditu.
Proposamen guztietara behin-behinean izena emateko epea irailaren 9tik 16ra bitarte egonen da zabalik, eta www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan (948420100an, mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero), edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan, egin daiteke.
Gehienez 5 aurreinskripzio egin daitezke pertsona bakoitzeko. Lekuak zozketa bidez esleituko dira, irailaren 17an, izena eman dutenen artean. Behin jakinarazpena jaso eta gero, hautatuek 72 ordu izanen dituzte aurrera matrikula gauzatzeko. Ez badute halakorik egiten, lekua berriz ere zozketatuko da behin-behinekoz izena eman dutenen artean.
Ikastaroetan edo tailerretan izena emateko, plataforma berri bat erabiliko da, zeinera webgune honetatik bertatik sar baitaiteke (“Izen-ematea” botoia sakatuta). Aurreko programazioetan izena eman dutenek mezu elektroniko bat jasoko dute sistemara sartzeko behin-behineko pasahitz batekin, eta pasahitz horren ordez beraiek nahiago dutena ezarri beharko dute.
Edozein ikastarotan izena emateko, ‘Izen ematea’ botoia sakatu behar da. Zuzenean pantaila berri bat zabalduko da, aukeratu daitezkeen ikastaroak jasotzen dituena. Sartzen zaren lehen aldia balitz erregistratu beharra dago, edo, bestela, kontuan sartu erabiltzailearekin (NAN, IFZ, AIZ, etab.) eta pasahitzarekin. Beste aukera bat da ikastaroa zuzenean bilatzea eta ‘izena eman’ botoian klik egitea erabiltzaile berri gisa erregistratzeko edo kredentzialak sartzeko. Urrats hori eman ondoren, ‘Eman izena’ botoia sakatu beharko da, eta eskaera zozketaren emaitzaren zain geldituko da.
Eskaintzen diren ikastaro guztietatik 254 urte osokoak dira, hau da, jarraipena izango dute 2025eko otsailetik aurrera. Ikastaro horiez gain, beste 74 plaza eskaintzen dira, urtarrilean amaituko direnak.