Gizazinea programak uztartu egiten ditu balio eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta sorkuntza artistikoa zein ikus-entzunezkoa. Gaurkotasun-gaietara hurbiltzeko bidea irekitzea da programa honen helburua eta halaxe egiten du, zinearen, arte plastikoen, musikaren edo literaturaren bitartez askotariko gaiak jorratuz: emakumeen berdintasuna lortzeko borroka, aniztasun funtzionala, askatasun-gabezia, indarkeria instituzionala, babesa… Orobat, hausnarketa, elkarrizketa eta tolerantzia sustatzea da Gizazinea programaren helburu nagusia.