Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Topalekuak erakusketak, Eduardo Chillidak testuinguru garaikidean utzitako ondare artistikoa aztertuko du. Arteari buruz duen ikuspegi holistikoan oinarritzen da, naturarekin lotuta, eta intuizioaren alde egiten du lan-metodo gisa. Mostrak Chillidaren beraren eta Euskal Herriko eta nazioarteko artisten lanak barne hartuko ditu.
Erakusketaren edukiaren informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.
Datak: 18:00etan gazteleraz // 19:00etan euskaraz