2024ko Bilboko Ja! jaialdiaren barne.
Badira ehun urte Kafka hil zela, baina harenganako mirespena eta haren lanaren inguruko misterioa areagotu baino ez dira egin. Eragin handia izan du beste egile batzuengan. Paco Rocaren hitzetan, istorio «magikoak dira irudigileentzat», eta, izan ere, artista grafikoak zein bisualak liluratu dituzte. Askok gaztaroan ezagutu zituzten, Gregor Samsaren logelako atea gurutzatu zutenean.
Alabaina, idazlearen eragina amesgaiztoaren atzetik etorriko zen goiz famatu hartatik haratago doa. Kafkaren obra zabala ez ezik, haren biografia ere liluragarria da. Biak eskutik doaz: «Ni naiz eleberria, nire istorioen egilea». ‘Kafka kaleidoskopioa’ erakusketak bizitza eta sorkuntza nahasten dituen hogeita hamar egileren obrak biltzen ditu. Bisitariak Kafkaren unibertsoa beste ikuspegi batetik ezagutuko du: eraikuntza eskuragaitzez, emakume limurtzaileez eta animalia hiztunez betetako lurraldea.
Jatorrizko obrak, erreprodukzioak eta ikus-entzunezkoak biltzen ditu, eta material berria ere bai. Kafkaren testuetako misterioa irudietan islatu da, eta haren izaera oparoa, irudikorra, poetikoa eta umoretsua bezain askea mantendu dute. Bira bakoitzean Kafkaren ikuspegi eraldatuaz gozatzeko sortu dugun mekanismotik begiratzera animatzen zaituztegu.
Carolina Ontivero
Erakusketaren komisarioa