Diego Herrera Carcedo dokumental-argazkilari eta fotokazetariak gagauz kulturari buruz egindako argazki erakusketa dugu. Gagauzia Moldavia hegoaldeko eskualde autonomoa da. Gagauz herriak Turkiako herrietan du jatorria. Euren historiaren aroek eragin handia izan dute haien kulturan; bertako herrietan barrena aro bakoitzaren arrastoa antzeman daiteke.
Bisita gidatuak: urriak 4-11-18, 18:00-20:00etara.