Novisi Elkarteak antolatutako Afrikako moda azokaren 6. edizioa urriaren 4tik 6ra egingo da Bilboko Terminalean (Ignacio Zuloaga margolariaren kalea, 9, Bilbao-Bizkaia).
"Afrikartek Afrikako modaren erreferentziazko azoka izan nahi du, Afrikako kontinentea modu positiboan ikusarazteko. Kultur jarduerez betetako gunea da: arte plastikoaren erakusketa, artisautza, Afrikako modaren desfilea, zinema afrikarra, Afrikako gastonomia, dantza eta perkusio afrikarrak, kulturarteko eta haurrentzako tailerrak. "