Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena (1924-2014) betetzen den urtean, San Telmo Museoak bere erakusketa iraunkorreko hainbat piezaren eta euskal artistaren obra esanguratsuen hautaketa baten arteko elkarrizketazko ibilbide bat eskaintzen du, nere inguruko ezagutza aberastuko duen begirada beri bat eskainiz.
Nestor Basterretxeak askotariko teknika eta diziplinatako artelanetan gauzatu zuen bere hurbileneko inguruarekiko zeukan interesa, eta arreta berezia jarri zuen, ezagutza- eta inspirazio-iturri gisa, euskal kulturaren adierazpen tradizionaletan, ohituretan eta sinesmenetan. Horregatik guztiagatik, objektuen arteko irakurketa interpretatiboa eta elkarlotua proposatzen da; horrek ahalbidetuko du euskal artistaren ezagutza aberastea eta museoak biltzen duen ondarea balioestea. Ibilbidea osatzeko 12 pieza aukeratu dira, museoko erakusketa iraunkorrean zehar atal ezberdinetan txertatu direnak.
Honela azaltzen du Miren Vadillo komisarioak proiektua:
“San Telmo Museoak erakusketa proposamen bat eskaintzen du, Nestor Basterretxearen unibertso sortzailearen zati bat bere bilduma iraunkorrarekin lotutako begirada baten bidez aztertzen duena. (...)
Nestor Basterretxearen lan zabalean nabarmendu daitezkeen alderdi ugarietatik, funtsezko zutabeetako bat tradizioa eta modernitatea uztartzea da, euskal herriaren iragana ezagutzeko irrika erakutsiz eta bere lanarekin orainean eta etorkizunean proiektatuko zen ezagutza eta pentsamendua sortzeko tresna bat eskainiz. Hala dio artistak berak: "Nik uste dut nire ekarpenik onena, baldin badago, lan egitea dela, eta erakusteko pentsatzeko eta oso euskalduna izateko modu baten barruan MODERNOA ere izan daitekeela. Oso euskalduna eta oso UNIBERTSALA izan daiteke, eta etorkizuna bizitzea ere bai; hori izan daiteke nire ekarpena ". Trabajo y Unión aldizkaria, 1974ko maiatza, 162. zenbakia.(...)
Aipagarria da Nestor Basterretxeak bere ibilbide artistikoan zehar San Telmo Museoarekin izan zuen lotura; izan ere, hemen bere erakusketarik garrantzitsuenetako batzuk aurkeztean gain, 1973an Euskal Kosmogoniari buruzko seriea ezagutzera eman zuena tartean, euskal gizartearen historiaren zati bat egituratzen duten elementuen ikaskuntza, informazio eta ezagutza gune ere bilakatu zen. “
Hauek dira ibilbidea osatzen duten piezak:
Proposamen honekin, San Telmo Museoak bat egiten du egile bermeotarraren ehungarren urteurrenaren harira antolatutako jarduerekin.
Jarduerak