Escape Room: "Ihes egitea jolasa ez denean"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urriak 4
  • Escape Room: "Ihes egitea jolasa ez denean"

"Ihes egitea  jolasa ez denean" gazteentzako jarduera ludikoa da (9-10 urtetik aurrera), Escape Room formatuan, Bakerako Lankidetza Batzarrea/Asamblea de Cooperación por la Paz (BLB/ACPP Euskadi) GGKEak antolatuta.

Escape Room hau 2022an sortu zen Escapelekurekin lankidetzan, Gasteizko Ihes-aretoetan aditua den erakundearekin. Jarduera horretan, parte-hartzaileek probak gainditu eta igarkizunak ebazten dituzte, Afrikatik Europara migratu behar izan duten lau pertsonaren historia ezagutu ahala. Ildo horretan, jokoa osatzen duten istorioek honako alderdi hauek jorratzen dituzte: migratzaileen errealitatea, Europako kontinentean aukerak bilatzeko; beren etxeak utzi behar izatearen arrazoiak; Afrikako migrazio-ibilbideetan Mediterraneo itsasoko kostaldera iritsi arte bizi duten errealitate gogorra; eta Europako herrialdeetara iristerakoan eta gure inguruko harrera- eta integrazio-prozesuetan dituzten zailtasunak.

Gainera, genero-desberdintasuna, zeharkakoa eta nabarmena kultura guztietan eta migratzen duten emakumeentzat ondorio latzak dituena, esplizituki ere lantzen da, jolasean aurkeztutako istorioetan elementu eta baldintzatzaile bereizgarriak sartuz.Parte hartzen duten gazteak 4 taldetan banatzen dira, eta talde bakoitzak planteatzen diren probak ebatzi behar ditu, betiere gainerako taldeekin koordinatuta; izan ere, jokoa ez da taldeen arteko lehiaketa gisa planteatzen, baizik eta parte-hartzaileen arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzen da.

Jokoa ixteko, 4 taldeak amaierako puntu komun batera iritsiko dira, eta azken saria jasoko duen kutxa bat ireki beharko dute.

 


Laburrean

Non