Fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketan hastapen-ikastaroa

Getaria 2024(e)ko urriaren 4(e)tik 2024(e)ko urriaren 6(e)ra
  • Fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketan hastapen-ikastaroa

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko fantasia tailerretan erabilitako metodo zehatzetara, zeintzuetan eguneko, jaietarako eta andregaiaren ezteietarako modeloak egiten ziren. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, tafeta eta parpaila bezalako oihalen erabileran bereziki sakonduz.

IRAKASLEA: Javier Martín.

DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEAK

Datak: 2024ko urriaren 4tik 6ra.

Ordutegiak: Urriaren 4a, ostirala, 14:30 – 18:30 / Urriaren 5a, larunbata, eta urriaren 6a, igandea, 9:30 – 13:30 eta 14:30 – 18:30.

Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako fantasiazko tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.

Inskripzioa: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroaren argitaratzen den egunetik hasi eta uztailaren 7ra arte (azken hori barne, 23:59). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean. Era berean, motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko.

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 20 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta uztailaren 12tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Prezioa: 265 euro.

PLAZA MUGATUAK. IZEN-EMATEA BEHARREZKOA DA.
Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie. Jardueraren amaieran bertaratze-ziurtagiria emango da.

Harremanetarako
Tel.: 943 00 47 77
@. info@fbalenciaga.com 

Laguntzaileak
KUTXA FUNDAZIOA
ALFA HOGAR 

PROGRAMA


Laburrean

Non