Flor y Trol, Gasteizko “pop & trol” hirukoteak zuzenean joko du urriaren 4an, 22:00etan, Espacio Openen, bere lehen EPa doako kontzertu batean aurkezteko.
Atiega (baxua), Armentia (gitarra) eta Sophi (bateria eta ahotsa) gasteiztarrek osatzen dute taldea. Flor y Trolek bere abesti hunkigarriak eta doinu “txikleak” ekarriko ditu, DIY izpiritu batekin.
22:00etan Espacio Openen, sarrera doan.