Arineketan taldeak Igartubeitiko dolarean joko du urriaren 5ean, 18:00etan, Zumarragako Antiguako Musika Zikloaren baitan.
Arineketan 2020an sortu zen, tradizioan oinarritutako errepertorioa gaurkotzeko eta eraldatzeko asmoz. Sorreratik euskal kantu, doinu, dantza eta bertsoak sortzea izan dute helburu, eta horrela Euskal Herriko hainbat plazatan ibili dira.
2024an "Zaharrak berri" diskoa aurkeztu berri dute. Disko horretan, euskal dantza tradizionalarekin egindako aurreko diskoan bezala, ahaztutako abestiak eta bertsoak biziberritu dituzte, egile ezezagunen kantu zaharrak molde berrietara egokituz. Oihana Iguaran bertsolariak Arineketan ohiko taldearekin bat egin du: Xabier Zeberio biolinean, Nora Lopez txeloan eta Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) osatutako bikotea.