Bilboko Udal Txistulari Bandak, Euskal Herriko Txistularien Elkartearekin eta Silboberri Txistu Elkartearekin batera, ‘Txistu Eguna 2024’ antolatu du, musika eta tradizioa uztartuko dituen jardunaldia, talde, eskola eta txistularien arteko elkarbizitza eta sinergiak sustatzeko diseinatua, eta gure gizartean instrumentu horrekiko ezagutza eta pasioa sustatzeko helburua duena.
Urriaren 5ean, larunbata, emango zaio hasiera egitarauari, 11:00etan, Arriaga Plazan egingo den harrera eta aurkezpenarekin. Antzokiaren aurrean ongietorria egin ondoren, Alde Zaharreko kaleak kalejira ikusgarri baten eszenatoki bihurtuko dira. Zazpi kaleetatik eta inguruetatik ibili ondoren, Areatzara iritsiko dira, eta, bertan, hemengo instrumentuen luthier ezberdinek euren abileziak erakutsiko dituzte.
Txistuarekiko zaletasuna hiribilduko parke enblematiko honetan bilduko da. Izan ere, 12:30etatik aurrera, bertaratzen direnek publiko ororen gozamenerako pentsatutako jarduerez gozatu ahal izango dute, bai zaletuak, bai profesionalak. Mikrofono irekiko saio batez eta ikasle gazteen emanaldi batez disfrutatzeko aukera izango da, besteak beste.
Ohiko herri bazkariaren ondoren, musikaz, giro onaz eta tradizioz beteriko egun ahaztezin honi amaiera ezin hobea ipintzeko, Txistu Runbaren eskutik kale animazioa egongo da 18:00etatik aurrera. Aukera berri bat herritarrak hurbildu, txistuaz gozatu eta 2024ko Txistu Egunarekin dar-dar egiteko.
IZEN-EMATEAK:
EGUNEKO EGITARAUA: