Urtero bezala, urriko lehen larunbatean Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzen da. Egun berezi horretan, Euskal Herri osoko dantzariek plaza berean dantzatuko dute, sentimendu berarekin.
Aurten, Euskal Herriko Dantzari Eguna Bizkaian ospatuko da, Karrantzan, urriaren 5ean. Ekitaldi nagusia Pozalaguako auditorioan izango da, Armañongo parke naturalean.
Oharra: Jendea Kontxa eta Ambasaguas auzoetatik prest dauden autobusetan bakarrik sartu ahal izango da Pozalaguara. Erreserbatu behar da plaza.