2024ko Gizazinea jaialdiaren barne.
Bele, Lide Hernando-ren proiektu musikal berria da.
Liher taldearekin rock munduan edo Ispirit taldearekin gospel munduan hainbat urtez murgildu ondoren, proiektu berri honekin tradizio afroamerikarreko musika estiloetara itzuli nahi izan du (soul, r&b edo dancehall), haurtzarotik izugarri gustatu baitzaizkio, hiriko soinuetara eta egungo poparen egituretara egokituz.