Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak Artium Museoan (2024ko Urritik abendura)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko urriaren 6(e)tik 2024(e)ko abenduaren 22(e)ra
  • Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak Artium Museoan (2024ko Urritik abendura)

Igande goizero publiko gazteena gonbidatzen dugu museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera.

Erakusketak bisitatu eta tailerretan hainbat teknika eta materialekin esperimentatuko dugu.

 

Urriaren 6an
Urtaroak. Lantegi honetan urtaroen koloreei buruz jardungo dugu.

Udazkenaren koloreak ezagutuko ditugu pinturaren eta gure lorategian bakarka hautatutako testura organikoen bitartez.

 

Urriaren 13a
Artistaren egunerokoa. Zenbait artistek egunero egiten dute lan beren artelanak sortzeko.

Lantegi honetan artista-liburu bat diseinatzen hasiko gara, edonon sortu dezazun nahi duzuna. Ausartuko zara lehen orrialde zuriarekin?

 

Urriaren 20an
Formaz haratago. Forma bat tolesten dugunean (zirkulu bat, lauki bat... etab.), bestelako gauza bat bihurtzen da.

Lantegi honetan, bolumenarekin egindako esperimentazioaren bitartez, gure piezek zer beste forma har ditzaketen ikusiko dugu.

 

Urriaren 27an
Kolorearen laborategia. Zer gertatuko litzateke hodeiak gorriak balira eta belarra urdina? Koloreek ahalmena dute munduaz dugun pertzepzioa aldatzeko.

Lantegi honetan dena beste era batera ikusteko artefaktu bat sortuko dugu.

 

Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

artium.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko urriaren 6(e)tik 2024(e)ko abenduaren 22(e)ra
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
  • Web Artium Museoa

Non