HizkidantzA hitzen, soinuen eta zezelken arteko dantza bat da, haurren irudimenezko unibertsora garamatzana. Jolas eszeniko zaindu eta delikatu baten bidez, bi pertsonaiek -Terpsichore (dantza) eta Euterpe (musika) - arnasa hartzen dute, kuxkuxean ibiltzen dira eta gorputzarekin eta ahotsarekin esperimentatzen dute.
Munduratu berri diren izaki gisa, beren ingurunean agertzen diren materialekin, objektuekin eta gertakariekin elkarreragiten dute, eta musikaltasun poetikoz beteriko mugimenduzko irudietatik igarotzen den hitzik gabeko diskurtsoa artikulatzen dute. Urrats horretan errealitateak eta fantasiak bat egiten dute eta harmonian hitz egiten dute.