FLUXU Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiaren programa berria da. Herritarrei arte-sorkuntza garaikidea ulertzeko eta gozatzeko gakoak emateko sortu da, lurralde osora eramateko halako proposamen batzuk eskuarki Iruñean eta haren inguru hurbilean programatzen direnak.
FLUXU arte garaikideko zirkuitu-proposamen bat da, lurralde osorako, tokiko erakundeen lankidetzarekin eta tokian tokiko hezkuntza-sareko eta elkarteen sareko eragileekin eratua, eta bideratua dago, ez bakarrik artea erakustera, baizik eta, batez ere prestakuntzara, bitartekaritzara eta hezkuntzara, xedea izanik sorkuntza garaikideak behar dituen publikoak sortzea; izan ere, interes orokorretatik urrun dagoen alor elitistatzat jo izan da ez gutxitan.
Lehen edizioan, FLUXU hamar herritan ospatuko da, beste horrenbeste artista plastiko eta bisualen eskutik, 2024ko urriaren 7tik 2025eko otsailaren 26ra bitartean.
Artistak
Taldea