Zinemateka Azkuna Zentroa: "MANGATIK ZINEMARA: JAPONIAKO ZINEMA GARAIKIDEKO II. ZIKLOA"

Bilbao 2024(e)ko urriaren 8(e)tik 2024(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "MANGATIK ZINEMARA: JAPONIAKO ZINEMA GARAIKIDEKO II. ZIKLOA"
    Lady Snowblood (1973) by Toshiya Fujita © 1973 TOHO CO., LTD.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko Zinematekak "Mangatik Zinemara. Japoniar Zinema Garaikidearen Zikloa" programaren bigarren emanaldia antolatu du, mangatik egokitutako live action filmak ardatz harturik. Urriaren 8tik azaroaren 28ra bitartean izango da Golem Alhóndiga Zineman.

Zazpi izenburu aukeratu dira ziklo honetarako, Japonia Fundazioarekin lankidetzan, azken hamarkadetako ikus-entzunezkoen japoniar ekoizpenaren erakusgarri. Lan horietako batzuk Tokioko Japan Foundation erakundearen artxiboetatik datoz eta ez dira orain arte Europako zinemetan erakutsi.

Zinema bitarteko ezin hobea da gizarte batera hurbiltzeko, gizarte bat ezagutzeko. Kasu honetan, aukera emango digu Japoniako gizarte garaikidea, hango kezkak, pertsonarteko harremanak, eguneroko bizitza… ezagutzeko. Hain zuzen ere, ziklo honetako filmek xehetasun eta historia txikiak erakutsiko dizkigute pertsonaien erlazioen bidez, ingurune konplexuak oinarri harturik, kasu batzuetan.

Klasiko handi bat proiektatuko da programari hasiera emateko: “Shurayukihime” (Lady Snowblood) (1973), Toshiya Fujita zuzendariarena. Historiako live action onenetakotzat hartua da thriller hau; Kazuo Koikek idatzitako manga bat du oinarri, eta Quentin Tarantinok Kill Bill filma sortzeko erabilitako inspirazio-iturri nagusia izan zen.

Zikloko filmen zuzendarien artean japoniar zinemako sona handiko egileak daude, hala nola Hirokazu Koreeda japoniar zuzendaria, Umimachi Diary (Gure arreba txikia) lanaren sortzailea (2015). Cannesko Jaialdiko Urrezko Palmondoa irabazteko lehiatu zen film hori, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten. Familia baten erretratua da, Akimi Yoshida mangakari kritikaren aitortza ekarri dion izen bereko mangan oinarritua.

Susumu Mitsunakak berriki aurkeztutako Gekijôban Haikyu!! (Gomi Suteba no Kessen) (2024) ere proiektatuko da. Duela hamar urte baino gehiago hasitako Haikyuu!!  (La batalla del basurero) telesailaren zinemarako egokitzapena da, eta boleibolari buruzko animazio-film bakarretakoa.

Azuma Morisaki ere ageri da programan; zehazki, haren Pekorosu no haha ni ai ni iku  (Pecoross’ Mother And Her Days) (2013) filma. Yuichi Okanoren manga autobiografiko batean oinarritua da, eta Japoniar gizarte gero eta zahartuagoko familia-egoera konplexuak ditu aztergai.

Telesail batean oinarritua da, halaber, Machida-kun no sekai (Almost a Miracle) (2019), Yuya Ishii zuzendariarena. Hain zuzen ere, Yuki Andoren Machida-kun no Sekai mangan (2015-2018) du jatorria, mundu-ikuskera antagonikoa duten bi neraberen arteko erlazioa ardatz duen traman.

Zikloaren programa bi lan hauekin amaituko da: Yuichi Fukudaren Wotaku ni koi wa muzukashi (Love is Hard for Otaku) (2020) komedia erromantikoa, erabateko otaku bat dela ezkutatu nahi duen pertsonaia baten lan-harremanak erakusten dituena, eta Kazuhito Nakaeren Kino Nani Tabeta?” (What Did You Eat Yesterday?) (2021), sukaldaritzarako zaletasuna duen bikote gau baten erlazioari buruzkoa.

Programazioa: 

Urriak 8, asteartea 19:00
Shurayukihime (Lady Snowblood) 

Urriak 15, asteartea 17:30 // Urriak 17, osteguna 19:30
Umimachi Diary (Gure arreba txikia)

Urriak 22, asteartea 17:30 // Urriak 24, osteguna 19:30
Gekijôban Haikyu!! (Gomi Suteba no Kessen)

Urriak 29, asteartea 18:30 // Urriak 31, osteguna 19:30
Pekorosu no haha ni ai ni iku (Pecoross’ Mother And Her Days)

Azaroak 5, asteartea 17:30 // Azaroak 7, osteguna 19:30
Machida-kun no sekai (Almost a Miracle)

Azaroak 19, asteartea 17:30 // Azaroak 21, osteguna 19:30
Wotaku ni koi wa muzukash? (Love is Hard for Otaku)

Azaroak 26, asteartea 17:30 // Azaroak 28, osteguna 19:30
Kin? Nani Tabeta? (What Did You Eat Yesterday?)


Laburrean

Non