2023ko azaroan ikusi zuen argia Esanezinen lehen lan luzeak, Erretratu bat izenpean, hemen eta orain gure ingurura begiratzeko modu bati erreferentzia eginez. Egunerokotasunari, priblilegioei, hautuei, beldurrei, zauriei; ezinbestean gure begiek ikusten dutenari eta zenbaitetan ikusten ez dutenari erretratu bat egitearen beharra gordetzen da kantuetan. Inguratzen gaituen guzti horren artean leku bat edukitzeko nahia eta ezina, dena zalantzan jartzea eta minutu batez bada ere hain urrun ikusten genuen horretan gure burua ikustea.