Soinu-artistak “Comclapompos. Usar el flujo como un cauce” proiektua garatu du azken bi urteetan. Inguruko sinergiak bereganatzen dituen musika-konposizioko lan honek egituraren era askotako aukeretan sakontzen du. Oso esperimentala den eta elektroakustikatik hurbilago dagoen ikusmolde batetik abiatuta, Miguel. A Garcíaren musika tolestu eta hedatzen da, ahotsa, dantza, beste lengoaia batzuk eta beste sentipen batzuk jasotzeko, formaren deskonposizioa malguki gisa arakatuz. "Soinua da bitartekoa, eta niretzat jatorria da, baina ez amaiera: bitarteko horretatik abiatzen diren musikari eta artistekin lan egitearekin batera, nahi nuke beste diziplina batzuetara zabaldu, baina beti modu organikoan", azaldu du artistak.
Diskoa hainbat artistarekin elkarlanean sortu da: Elena Aitzkoa (Azkuna Zentroko artista AZkidea), Luis André, Fernando Carvalho, Ilia Belorukov, Alba Burgos, Ferran Fages, Garazi eta Mikel Gorostiaga, Garazi Navas, Alex Reviriego, Ibon RG, Matías Riquelme, Marta Sainz, Beatriz Setien, Fernando Ulzion, Mikel Vega eta Natalia Vegas.
“Eyezorros” Azkuna Zentroak ekoitzitako lehen biniloa da, eta haren bidez zentroaren sorkuntza artistikoaren euskarri diren formatuak zabaltzen dira. LPa salgai dago dendAZen, Azkuna Zentroaren saltokian.