"Aniztasunaren ekitaldia 2024" (Oiasso Museoa)

Irun 2024(e)ko Urriak 11
  • "Aniztasunaren ekitaldia 2024" (Oiasso Museoa)

Oiasso Museoan 2024ko Aniztasunaren Ekitaldia urriaren 11an ospatuko da.

Musika eta dantza emanaldiek erakutsiko dute arteak ez duela mugarik, eta museoek etorkizun justu eta iraunkor bat eraikitzeko duten balioa berresteko aukera emango dute.

Aniztasunaren Ekitaldira gonbidatutako artistak: Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Juncal Cepeda eta Olga Grande, Ezezagunok Antzerki Konpainia, Uikan Dantza Taldea eta Verdini Dantza Taldea, dantza garaikideko konpainia, aurten Donostiako Udalak ematen duen sarreraren Urrezko Danborra jaso duena.
Oraingo honetan, Emma Larretak berriro aurkeztuko duen Ekitaldiak Ana Pérez aktore eta antzerkigile eta Ezezagunoken sortzailea omenduko du. Irabazi-asmorik gabeko antzerki-elkarte hau 2008an sortu zen, eta bere helburua desgaitasun intelektuala duten aktoreekin antzerki-muntaiak jendaurrean prestatzea eta antzeztea da.

Aniztasunaren Ekitaldi hau, musika, dantza eta antzerki festa bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Ospakizun horretara jende guztia gonbidatu nahi dugu artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten ere elkartu direnak ekitaldi hau eskaini ahal izateko.
Ekimen honen bidez, Oiasso MuseoakTOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile horiei eta beren aniztasunagatik egiten duten lanari babesa eman nahi diete.

Ekimen honen bitartez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile hauei eta euren ezgaitasunetatik egiten duten lanari lagundu nahi diete.
irun.org

Laburrean

Non