Dantzan Bilaka 2024 jardunaldiak

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko urriaren 11(e)tik 2024(e)ko urriaren 13(e)ra
  • Dantzan Bilaka 2024 jardunaldiak

Dantzan Bilaka prozesu koreografikoen akonpainamendu eta laguntza programaren 2024ko edizioa hasi berri da. Urriaren 11tik 13ra bitartean, deialdi honetan garatutako zazpi proiektuen prozesuak aurkezteko programa bat eskainiko dute Artium Museoan.

Oraingoan Arabako lurraldean garatuko da programa. Artium Museoa izango da programa jasoko duen espazioa. Bertan, lantegi eta egonaldiak izango dira, baita erakusketa jardunaldiak ere. Gainera, Azala Kreazio Espazioak programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia jasoko du.

Aurtengo batzorde artistikoa osatzen duten pertosnak hauek dira, Ángela Millano (koreografa eta performerra) eta Isaak Erdoiza (koreografoa eta performerra) eta ADDEren bulego-taldeakin batera osatuko dute laguntza eta koordinazio taldea.

Dantzan Bilakak,elkarrizketarako lan esparru irekia eskaini nahi du, esperientziak kontrastatu eta sorkuntza koreografikoko prozesuak partekatu ahal izateko, ideien eta lengoaien aniztasuna indartuz.

Programan parte hartzen duten pertsonen sorkuntza prozesu ezberdinen irekiera publikorako momentu modura prestatzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak. 

Aurkezpen guztiak doakoak izango dira lekua bete arte.

Hemezortzigarren edizio honetan Aitzol Iraola, Alazne Lastra Crespo, Izaro Ieregi González, Maider G. Etxegibel, Nagore Tamayo Goñi, Rebeca Barroso eta Stefano Mattiellok urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte.

DANTZAN BILAKA 2024: EGITARAUA

  • Urriak 11

16:00 - Plaza Aretoa: "Ozen pentsatuz" ROSA CASADO - TAILERRA

19:00 - Plaza Aretoa: "MARIPOS4" Alazne Lastra Crespo - PROIEKTUA

20:00 - A4 Aretoa: "Nondik Abiatu Inora/Desde dónde partir hacia ninguna parte" Nagore Tamayo Goño & Natalia Belén Fernández - PROIEKTUA

  • Urriak 12

12:00 - Plaza Aretoa: "Ozen pentsatuz" ROSA CASADO - TAILERRA

17:00 - Barruko patioa: "HAYALGO" Maider G. Etxegibel & Benedetta Leso - PROIEKTUA

18:00 - A4 Aretoa: "(te)CHRONOCEPTION" Stefano Mattiello - PROIEKTUA

19:00 - Barruko patioa: "HUSTU" Aitzol Iraola - PROIEKTUA

  • Urriak 13 

12:00 - Plaza Aretoa: "Ozen pentsatuz" ROSA CASADO - TAILERRA

17:00 - Barruko patioa: "Arrorró" Rebeca Barroso & Sara Fondevila - PROIEKTUA

18:00 - A4 Aretoa: "ANGA" Izario Ieregi González - PROIEKTUA

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko urriaren 11(e)tik 2024(e)ko urriaren 13(e)ra
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium Museoa

Non