Dantzan Bilaka 2024: Tailerra: "Ozen pentsatuz" (Rosa Casado)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko urriaren 11(e)tik 2024(e)ko urriaren 13(e)ra
  • Dantzan Bilaka 2024: Tailerra: "Ozen pentsatuz" (Rosa Casado)

2024ko Dantzan Bilaka jaurdunaldien barne.

IZEN-EMATEA: (15€) urriaren 9ra arte info@addedantza.org-en.

Ozen pentsatuz, geure burua eta gainontzekoak entzun ditzakegu. Pentsatzen dudana entzutean, aldatu egiten da airearen hezetasunagatik, eta besteek entzuten dutelako. Beharbada hori, topaketa hori, leku ona litzateke bizitakoa gogoratzeko, egindakoa birpentsatzeko eta irudikatutakoa berridazteko.

Denboran elkarrekin bidaiatzeko gonbidapena da tailer hau, sorkuntza prozesuan gertatzen diren aldaketa txikietan eta ia ohartezinak diren mudatzeetan arreta jarriz. Iparrorratz-praktikak garatzea da asmoa, laguntza izan dadin gure burua kokatzeko, zer egin dugun eta zer egiten ari garen kontatzeko eta nondik eta norantz egiten dugun antzemateko edo aurkitzeko.

  1. eguna: Irakurketa praktika bat egingo da 
  2. eguna: Praktika bat egingo da museo osoan zehar
  3. eguna: Taldeko berridazketa praktika bat egingo da

Rosa Casado Artista-ikerlaria. Bere lanak praktika performatiboekin erlazionatutako gaietan jartzen du arreta, praktika espazialetan, ekologian eta gizatiarraren-ez gizatiarraren elkarrekiko performatibitatean. Ekitaldi performatibo eta eszenikoa “leku” modura ulertuta, azken urteetan “lekuaren zentzu zabaldua” sortzeko aukera ikertzen du, proposamen eszeniko eta esku-hartze artistikoen bidez. Mike Brookes artistarekin elkarlanean, mundu zabalean aurkeztu diren hogeitik gora proiektu sortu ditu.

Doktorea da Performance Garaikidean eta Praktika Espazialetan, eta ikerketa, pedagogia eta bidelaguntza proiektuetan parte hartzen du sarri.

Erromako Espainiako Akademiako Arte Eszenikoen bekadun izan da, eta Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao-ko ikertzaile AZ kidea da egun.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko urriaren 11(e)tik 2024(e)ko urriaren 13(e)ra
  • OrdutegiaUrriak 11, 16:00-18:00 // Urriak 12, 12:00-14:00 // Urriak 13, 12:00-14:00
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa15 €
  • Web Artium Museoa

Non