"DREAM"

Bilbao 2024(e)ko urriaren 11(e)tik 2024(e)ko urriaren 12(e)ra
  • "DREAM"

Instalazio-premisa bat da abiapuntua, gaztelaniazko MADRE hitzaren anagrama: DREAM. Gainera, amen eta seme-alaben arteko harremanaren inguruan ikertzeko aukera ematen du. Amatasunak, gainerako animaliekin —ez bakarrik ugaztunekin— parekatzen gaituen prozesu biologiko gisa ulertuak, maitasunetik zein gorrototik hurbil dauden konnotazio afektiboak izan ditzake, edo, sarritan, pultsio horiek eta beste asko arrazionaltasunetik at uztartzen dituzten sentimenduak piztu ditzake. Sentsazioen uztarketa nahasi eta muturreko horrek DREAM/MADRE amets baten antza izan dezake. Edo, agian, amesgaizto batena.

Diziplinarteko zeremonia da Dream, amen eta seme-alaben arteko harremanari buruzko ametsa eta amesgaiztoa. Ez da ez antzerkia, ez dantza, ez flamenkoa; baina, hori guztia da aldi berean. Ikuskizunak bere egiten du agertokia; bertan, bitxiki ezaguna egiten zaigun zerbait sortzen da, ama asko eta seme-alaba asko biltzen dituena. Nor da ama eta nor semea? Ez dago argi, eta ez dago hori argitzeko asmorik. Ospakizun bat da, erritu bat, amarengandik ihesi doan eta ospatzen ari den semearen zeremonia. Errituak berak emozio oso primarioak biltzen ditu, gizakiak hasiera-hasieratik eta beti ondoan izan dituen emozioak.

 

Ideia, sorkuntza eta zuzendaritza: Natalia Menéndez.
Sorkuntza, koreografia eta interpretazioa: Israel Galván.
Ahotsa: Paquita Cobos Gil (ahotsa).
Musikariak: María Marín (gitarra eta cantea), Antonio Moreno (perkusioak), Juan Jiménez Alba (haize-instrumentuak).
Musika-aholkularia: Miguel Álvarez Fernández.
Argiztapenaren diseinua: Valentín Donaire.
Soinu-espazioaren diseinua: Pedro León.
Jantzien diseinua: Micol Notarianni.

Eszenografiaren diseinua: Pepe Barea.
Zuzendariaren laguntzailea: Ana Barceló.

Ekoizleak: Teatro Español eta Israel Galván Company.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko urriaren 11(e)tik 2024(e)ko urriaren 12(e)ra
  • Ordutegia19:30 (ostirala) + 19:00 (larunbata)
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa18-36€
  • Sarrerak Erosi
  • Web Arriaga Antzokia

Non