Urban Fest Zaramaga hiri kultura independentearen topaketa bat da, non kultura horren aniztasuna bere adierazpen ezberdinen bitartez ospatzen den. Udalaren V. Gazte Planaren eta Zaramaga Planaren ekintza bat da.
Urban Fest Zaramaga 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, aisialdi alternatiboko eskaintza bat nahi dutenei zuzenki, aktiboki parte hartzeko aukera ematen dieten jarduerekiko kezka sentitzen dutenei eta hiri kulturarekin eta arte diziplina garaikideen garapenarekin sormena garatzen dutenei. Topaketa urriaren 11n (ostirala) eta urriaren 12an (larunbata) egingo da, Zaramaga auzoko Laudio plazan.
Martxan jartzeko Hiri Munduarekin lotura duten Zaramaga auzoko elkarte desberdinen eta auzoko gazteen eskutik joango da, baita ere Gasteizko beste batzuk ere eta gainera, Urban Festean parte-hartze aktiboa izango dute asteburuan zehar.
17:00-20:00 Pankarta partehartzailea (sarrera librea).
17:00-19:00 Urban dantza tailerra (izena eman behar da), Skate hastepena (sarrera librea).
17:00-21:30 Saskibaloia 3x3 Sub 16 (izena eman behar da).
17:00-23:00 Graffiti egiteko panel libreak eta Erakusketa Pro Murala (sarrera librea).
18:00-20:00 Parkour tailerra (izena eman behar da).
20:00-21:30 Skate Librea (sarrera librea).
20:00 Kontzertuak: Zarata Sektion, Ziztada eta Rlantz, VI Polares, BRN x Annekdotas (sarrera librea).
11:00-14:00 Calistenia hastapena (sarrera librea).
11:00-18:00 Hiri Artearen azoka txikia (sarrera librea).
11:00-14:00 Sound System: Lokatz HI-FI (sarrera librea).
11:00-18:00 Saskibaloia 3x3 Basket Sub 30 (izena eman behar da).
11:00-21:30 Skate librea. Graffiti egiteko panel libreak, Erakusketa Graffiti eta Pro Murala (sarrera librea).
16:00-18:00 Parkour hastapen ikastaroa, Urban Fest dantza lehiaketa (izena eman behar da).
18:00-20:00 All Stars Session, Skate erakustaldia (sarrera librea).
18:00-21:30 Erakusketak Streetball (sarrera librea).
20:00 Kontzetuak: Dumb Boys Band, UWA x BHO, Sutan Klan, Mud Records (sarrera librea).
Parte-hartzaile adingabeek tutoreek betetako eta sinatutako baimena izan beharko dute parte hartu ahal izateko. Baimen hori ez badute, ezin izango dute ekintza egin. Baimena planjoven2@vitoria-gastiez.org helbide elektronikora bidali beharko da urriren 10era arte (egun hori barne), edo jardueraren arduradunari eman, egunean bertan. Jarduera horretarako izena eman behar baldin bada, izena emateko galdetegian ere erantsi daiteke.
OMIJ Gazte Informazio Bulegoa (Espaina Plazan).
Telefonoa: 945 16 16 30.
Posta elektronikoa: infogaztea@vitoria-gasteiz.org