Taldeak rock musika egiten du eta kantu askotan metalak eragin handia du. Taldeko lehen kideak Eneko Aldaia (Gitarra) eta Julen Gil (Bateria) izan ziren, eta Iosu Berrade (Baxua) eta Maider Aramburu (Ahots Nagusia) gehitu zitzaizkien laukotea osatu arte.
2023an argitaratu zuten izen bereko hamar abestiz osatutako lehen diskoa.