2024ko Urkabustaiz Egunaren barruan.
Inguru menditsu batetan, Lanbro eta Leka, bi galtzagorri bihurri, ez dakite nor duten ama. Letxua, kasu honetan txori batez irudikatuta, zalantza hori ebazten lagunduko dituela baieztatzen die, aldiz okertu eta galdu baino ez ditu egiten. Bidean, gure protagonistak, pasarte dibertigarrietan, pertsonai mitologiko desberdinekin eginen dute topo; Basajaun, Lamia, sorgina, Gentilak etab... Pertsonaiak, lau aktore eta txotxongiloak antzeztuak dira, publikoarekin bat eginez historiaren partaide bihurtzen dutelarik. Eszenografiaren hiru altuerak, ondo landutako atrezzoa eta efektuek, gure pertsonaia alaiak elkar bizi diren bazter sorginduetara garraiatzen ditu ikus-entzuleak.
Fitxa artistikoa: