"Evolución desde la perfección: arte, realidad virtual y neurociencia", Silvia Sánchezen erakusketa

Bilbao 2024(e)ko urriaren 15(e)tik 2024(e)ko azaroaren 24(e)ra
  • "Evolución desde la perfección: arte, realidad virtual y neurociencia", Silvia Sánchezen erakusketa

"Evolución desde la imperfección: Experiencia de arte inmersivo en la realidad virtual" ikus-entzunezko erakusketa bat da, artea, teknologia, musika eta emozioak elkarri uztartuz eratua.

Silvia Sánchez artistaren 7 obra fisiko original ditu erakusketak ardatz; obra horiek bizitza hartzen dute erakusketan, 3d-ko eta 360 graduko errealitate birtualeko betaurrekoei esker.

Bere akuarelen bidez, Silvia Sánchezek gonbita egiten digu emozioen munduan murgiltzeko, emakumearen ahalduntzean oinarriturik, "haien alderdi ugarien oparotasuna erakutsiz eta inperfekzioaren edertasunari buruzko galderak sorraraziz", artistak berak nabarmendu bezala.

Eboluzioa?inperfekziotik: murgiltze-artearen esperientzia errealitate birtualean erakusketak agerian uzten du arte tradizionala teknologiaren bidez nola eboluzionatzen ari den, eta nola iristen den, bide horretatik, publikoen komunitate orotara, baita gazteenetara ere.

Era berean, erakusketak aditzera ematen ditu mundu osoan aitzindari den arte eta neurozientziako esperimentu baten emaitzak, zeinetan berresten baita arteak gizartean duen inpaktu positiboa.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak erakusketan zehar Silvia Sanchez artistarekin izango dira arratsaldeko 18:00etan:

  • Urriak 15, asteartea
  • Urriak 30, asteazkena
  • Azaroak 20, asteazkena

Edukiera: gutxienez 3 pertsona, gehienez 15 pertsona


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko urriaren 15(e)tik 2024(e)ko azaroaren 24(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik larunbatera 11:00-13:00 + 17:00-19:00 // Igandeak 11:00-13:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non