Ikastaro monografiko honek Kristo aurreko II. mendetik Kristo ondoko V. mendera bitarteko Euskal Herriko garai historikoa landuko du. Erromako ejertzitoen konkista-prozesuarekin hasten da, Inperioa mendebaldeko lurraldeetan desintegratzearekin amaituz. Mende horietan zehar, bertako leinuak erromatar antolamenduan integratu ziren, gizarte indigenetan aldaketa eta eraldaketa handiak eraginez. Azken finean, aldaketa horiei esker, frankoen eta bisigodoen artean eta Pirinioetako mendikatearen babesean, sortutako muga-lurraldearen abantailak aprobetxatu ahal izango dira. Eremu periferiko horretan entitate propio eta bereizi bat sortuko da, Wasconia/Vasconia izenez ezagutuko dena.
Helburuak:
Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.
Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
Egutegia: