Euskal Zinemaren Mahaia: "Aitzindariak"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urriak 16
  • Euskal Zinemaren Mahaia: "Aitzindariak"

Trantsizio garaian egin zuten euskal zinema berria, 70eko eta 90ekohamarkaden artean, gure kulturako lan enblematikoak sortuz. Orain, lehen aldiz, zinemagileak elkartu dira euren bizipenak partekatzeko eta euskal kulturaren historian giltzarri izan den une bati buruz hausnartzeko.

Angel Amigo

Imanol Uribek zuzendutako La fuga de Segovia filmaren ekoizle eta gidoilari gisa hasi zen zinemaren munduan. Ordutik, hogeita hamar bat film luze ekoitzi ditu Europan eta Latinoamerikan, besteak beste, Frontera Films, Irati Filmak, Igeldo Komunikazua eta Ikus-entzunezkoen Euskal Konpainiarentzat.

José María Lara

Beste teknikari batzuekin batera, Euskal Zine Teknikarien Elkartea sortu zuen. 40 film labur baino gehiago ekoitzi ditu, 24 film luze eta 12 luze dokumental, nazioarteko jaialdietan parte hartu dutenak, besteak beste, La Cuadrilla etxearen Justino, un asesino de la tercera edad, Daniel Calparsororen Asfalto, Cecilia Barrigaren Time's Up eta Ramon Barearen El coche de pedales. Hamar urtez Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Jaialdian (FICIn) lan egin zuen Madrilen.

Fernando López Castillo

Ibilbide luzeko ikus-entzunezko ekoizle, zuzendari eta gidoilaria. Gasteiz CINTeko Irudi eta Teknologia Zentroko zuzendaria izan zen, eta Vitoria-Gasteiz Film Officeko zuzendaria. Bost film luze eta hainbat film labur ekoitzi ditu, eta ekoizpen zinematografikoak babesteko batzordeko kidea eta NEFFko (New European Film Festival) zuzendaria izan da, besteak beste.

Javier Repollo

Zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria. Zinemagile gisa, zortzi film luze zuzendu ditu, eta hamabi film luze ekoitzi ditu, besteak beste: 7 callesGolfo de VizcayaCalor y celosMarujas asesinasLocos por el sexo, hogeita hamar film labur baino gehiago eta dokumental ugari.

Iñigo Silva

Gaztetatik zinema, bideo eta telebistako zuzendari, erakusle, banatzaile eta ekoizle lanetan aritu da. Mirentxu Loyarteren lehen film laburra, Irrintzi (1978) eta Imanol Uriberen lehen film luzea, El proceso de Burgos (1979) ekoitzi zituen. Euskadin telebistarako egindako lehen serieen ekoizle gisa nabarmendu da; Komikia: bederatzigarren artea, Artista handiak komikiaren munduan eta Iparraldeko haizearen kondaira, eta animazioko sei film luze. Horiei esker, 2 Goya sari eta nazioarteko hainbat sari jaso zituen.

www.apika.eus

Laburrean

Non