"ITSAS-7 Musikala"

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Urriak 16
  • "ITSAS-7 Musikala"

ITSAS-7 Musikala udazken honetan Baluartera iritsiko den Jaso Ikastolaren muntaia berriaren izenburua da. Musikalak landa-eremuko despopulazioaren arazoan zentratzen du bere ekintza, fikzio distopiko baten bidez; kutsaduragatik gizakiak itsaspean bizitzera joan behar izan diren mundu bat islatzen du. ITSAS-7 –Musikala– Jaso Ikastolak abiarazten duen 12. musikala da. STEAM metodologiaren esparruan (Zientzia, Teknologia, Ingeneria, Artea eta Matematika) musikal bat sortzeko prozesu osoa garatu dute DBHko ikasleek, gai sozialen baten inguruan betiere. Zehazki, Jaso Ikastolaren ikuskizun berri honek emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena eta gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea dauka helburu.

Ikasturtearen hasieratik, Jaso Ikastolako DBHko berrogeita hamar bat ikasle ari dira lanean, ikastetxeko irakasleen eta familien laguntzarekin, eta edizio honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek ere parte hartzen dute. Nobedade gisa, edizio honek sortu berri den orkestra bat du, ikasle ohiek, irakasleek, senideek eta laguntzaileek osatua.

Etorkizuna. Kutsadurak eta lehorreko errekurtso falta dela eta zibilizazioa ur azpira bizitzera joan behar izan da, hiriak kupuletan sartuz. Lehorrean azken herriak geratzen dira. Bertako nekazariek haien bizimodua kontrabandoaren bitartez eta nezkazaritzari esker mantentzen dute, baina gero eta jende gutxiago dago uzta horiek eta animaliak zaintzeko. Mundua kolapsora iristear dago. Hirietan bizimodua erabat aldatu da.

baluarte.com

Laburrean

Non