Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrietaren eskutik.
Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak” , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Bigarren saio honetan Mariasun Landaren "Iholdi" izeneko lan esanguratsuan sakonduko dugu.
Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango dugu eta bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko ditugu. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei.
Hurrengo saioak:
Azaroak 21. Sentitu, ulertu, asmatu: “Xomorropoemak eta beste piztia batzuk”. Haur poesia ezagutzen.
Izen-ematea:
Aldez aurretik hiru saioetarako izena eman behar da haurliburutegia@donostia.eus helbidean.