Zuzendaria: Marcos Morau
Jon López eta Martxel Rodríguez dantzariak Marcos Morauren (La Veronal) aginduetara jarri dira dantza garaikideko lan hau marrazteko. Obrak pertsona zaurgarriei eta moldatu gabekoei buruz hitz egiten digu. Eszenaratzea akatsik gabekoa eta etengabeko mugimenduzkoa da eta azaltzen du nola eutsi eta dantzatu azken hatsa eman arte, nola bizi zerraldo erori arte.